TALDEAK

1.MAILA (1) 2.MAILA (1) 3.MAILA (1) 4.MAILA (2) 5.MAILA (6) 6.MAILA (6)

2017/03/24

Colpbol txapelketako kartela ipini dugu!!

Gero eta gutxiago falta da txapelketarekin hasteko!! Oraindik, 6. mailako ikasle batzuk falta dira apuntatzeko, izan ere, barnetegian daude eta ez dute izan aukerarik aste honetan apuntatzeko. Hala ere, gaur eskolan txapelketaren kartela ipini dugu eta bertan, asteartean nortzuk jolastuko duten agertzen da!! Beraz, martxoaren 28an bi partidu izango ditugu. Alde batetik 6. mailako The Handshoters taldea 5. mailako Dragoien kontra jolastuko du. Partidu hori bukatzean,  5. mailako TNT eta JM taldeek jolastuko dute. Mesedez, puntualtasunez etorri partiduetara arazorik ez eukitzeko. Eta sorte on danori!!!!!


2017/03/21

COLPBOL TXAPELKETA HASTEAR DAGO!!

Kaixo lagunok!! Martxoaren 28an Colpbol txapelketa hasiko da 5. eta 6. mailako ikasleentzat!! Jolastorduan izango da eta 2 partidu jolastuko dira. Bitartean Colpbola ezagutzeko bideo bat ipiniko dugu.........laster hemen ipiniko dugu nortzuek jolastuko duten 1. partidua!!! Apunta zaitez, oraindik taldeak egiteko epea irekita dago!!